XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II-Ordezk: Lizarragak bialduak gaituzu, eta berak esan digunez, Karlisten Gerra-Batzarreko izendatu nai zaitu zu eta zure
SANTA KRUZ: Arritzen naiz... Nik dakidala, ez gera oso lagun miñak izan biok, ez gerra aurretik eta ez gerratean... eta oso ezberdiñak dira ere gu bion gerra ikuspegiak. Neretzako mendian egin bear da gerra, eta ez areto eder batean eserita...
I-ORDEZK: Baiñan ezin ukatu dezu, ala ere, zuek biok, eta zuen bion mutillak alkartuta, indartsuagoak izango lirakeela karlisten tropak..
SANTA KRUZ: Ala izango lirake bear bada, baiñan nere barruak ezetz esaten dit. Ez bait da iñoiz ona izan Lizarragaren nereganako jokabidea.
III-ORDEZK: Apaiza zeran aldetik bederen...
SANTA KRUZ: Egia diozu eta, apaiza naizen aldetik gauza asko gorde bear izan ditut nere kolkoan iñori ezer esateke... Eta auetako bat auxe izan da: Montserrat, liberalen koronela preso egin nuanean, Lizarragaren paper bat kendu nion, eta au esaten zion bertan: